'Etxepare Rap' ikuskizuna eta Eroa Naizen taldearen kontzertua, Antixenan

Ane Elordi 2014ko uzt. 5a, 16:38
Etxepare Rap ikuskizuna.

Domeka iluntzea animatze aldera bi ikuskizun antolatu dituzte, musika hizpide hartuta. Imanol Epelde euskara irakasle zarauztarrak Etxepare Rap ikuskizuna eskainiko du Oñatiko Antixena Gaztetxean, domekan, uztailaren 6an, 19:00etan. Egun berean Eibarreko talde batek ere emango du kontzertua. Eroa Naizen izeneko talde esperimental berriak bere lana aurkeztuko du.

Ohikoak ez diren erresgistro, estilo eta diziplinak bilduko dituzte domekan Antixenan. Izan ere, Imanol Epeldek 27 zapata ezizenarekin literatura eta rapa bateratzen dituen ikuskizuna eskainiko du, Etxepare Rap. Zarauztarrak euskal literaturako zenbait obra rap kantuetara moldatu ditu, artean, Axular, Bilintx et Bernat Etxepareren obra klasikoak landu ditu. Ikuskizunean musika, literatura eta ikus-entzunezko edukiak bateratzen ditu.


Literaturaren berrikuntza


Hezkuntza arloan, literatura irakasteko berrikuntza bezala ekin zion proiektuari Epeldek. Bere ustetan, ikasleek testu hutsa ez den edozer eskertu egiten dute eta harrera hobea izaten da.
Abenduan ikasgelatik oholtzara egin zuen jauzia. Hamar bat emanaldi egin ditu, eta emaitzarekin pozik agertu da. Ekaina erdialdean Bergarako Kartzela Zaharrean izan zen, Zibergara taldearen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak