Herri Eguneko artisau azokarako izenematea, zabalik

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko uzt. 3a, 15:55

Uztailaren 20ra arte dago zabalik eta kultura etxean eman behar da izena. Herriko artisauendako zortzi postu daude gordeta.

Urriaren 4an izango da aurtengo Herri Eguna eta orduan egingo den artisau azokan parte hartzeko izenematea zabalik dago. Kontuan hartuko diren irizpideen artean, oñatiarra izatea da bat. Zortzi toki egongo dira herritarren artean banatzeko eta horiek beteko ez balira, gainerako parte-hartzaileen artean banatuko lirateke postuak. Artisau ziurtagiria izatea, egindako lanak kalitatezkoak izatea eta produktuak originalak izatea ere izango dira artisauen aukeraketa egiteko udalak kontuan hartuko dituen beste irizpide batzuk. Proposamenak kultura etxean jasoko dira, mailez, posta arrunt bidez edo eskura. Eskaerak egiteko azken eguna, baina, uztailaren 20a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak