Limoiarekin eta alkohol gabe ere bai garagardoak Oñatiko Garagardo festan

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko uzt. 3a, 10:16

2011ko garagardo festa Oñatin.

Iluntzean hasiko da Aloña Mendi kirol elkartearen aurtengo Garagardo festa. Txerri-ukondoa, moxal-okela eta oilaskoak ere egongo dira jateko. Zapaturako eta domekarako erreserba batzuk eginda daude dagoeneko, bazkaltzeko.

Bi nobedade nagusi ditu Aloña Mendiren aurtengo Garagardo festak: alkohol gabeko garagardoa eta limoia nahastuta duena ere zerbitzatzen ditu. "Guztira 10 garagardo mota egongo dira aukeran. Nobedadea izango dire bi horiek hiru eurotan zerbitzatuko dira, eta besteak, lau eurotan, joan den urtean moduan", zehaztu du Anton Intzak, Aloña Mendi kirol elkarteko presidenteak.

Txerria eta moxala

Garagardoarekin batera, baina, jatekoa ere badago Foruen plaza ondoko frontoian jarri duten karpan. "Urteroko karpa da, bai. 35 metro ditu luzeran eta 15 metro zabaleran. Mahaiak daude barruan eta hasierako urteetan eskaini genituen txerri-ukondoa eta saltxitxak jan ahal izango dira, adibidez, hantxe. Horrez gain, oilaskoak eta moxal-okela ere egongo da aukeratzeko. Estimazio handia izan du okela horrek eta aurten 200 kilo prestatuko ditugu", dio Antton Intzak. Ordutegiari buruz, 19:00etan zabalduko dute karpa gaur, eguena.

Bestalde, pantaila erraldoia ere jarriko dutela baieztatu du Intzak: "Mundialeko partiduren bat edo beste jarriko dugu, akaso, baina elkarteko sekzioen argazki zaharrak eta egungoak eta bideoak botako ditugu".

12 sail

Aloña Mendi kirol elkartearen barruan dauden 12 sailen artean antolatu dute aurtengo festa ere, eta tabernako eta sukaldeko txandak ere antolatuta dizute. Igeriketa saila izan zen lehen zerbitzatze lanak egiten eta futbola, saskibaloia, eskubaloia, txirrindularitza, pilota eta gehiagok jarraituko diote. Sail ezberdinetako kideek eta gurasoek enkargatuta dituzte, dagoeneko, bazkariak.

Karpa muntatzen ibili ziren atzo, eguaztena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak