Estreinako "borobila" San Migel parrokian

Jagoba Domingo 2014ko eka. 29a, 20:30

Bergarako Orfeoia eta Oñatiko Abesbatza San Migel parrokian.

Ikasturteko sei hilabetez lana gogotik egin ostean, gaur saria jaso dute Bergarako Orfeoiak eta Oñatiko Abesbatzak. Oñatiko San Migel parrokia goraino bete da Bach eta Vivaldiren pieza barrokoez gozatzeko irrikaz eta musikariek ez dute hutsik egin.

Ohiko urduritasunak ez dira agertu; izan ere, entseguetan lan handia egin dute eta horrek estreinakoan konfiantzaz taularatzeko aukera eman die. Segurtasun hori, gainera, publikoak segituan sumatu du eta ordu eta erdiz emanaldi "serio eta borobila" eskaini dutela esan du Karlos Etxaniz bergararrak. Vivaldiren Gloria obrarekin ekin diote. Ostean, Credo eta Bach-en Cantata 131 interpretatu dituzte. Amaitzeko, Gounod-en Ave Maria abestu dute.

Hurrengorako "irrikan"

Oñatin egin beharrekoa eginda, datorren zapatuan Bergarako San Pedro parrokian izango dira,  19:00etan. Sarrerak kultura etxean, Lazkano zapata dendan eta Pikuperen bulegoan daude salgai, 8 eurotan. Etxanizek "irrikan" daudela gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak