Nagusienei omenaldia, errifa, bazkaria eta gehiago, Oñatiko erretiratuen ospakizun egunean

Leire Kortabarria 2014ko eka. 29a, 18:23

Erretiratuak, kiroldegian ipinitako mahaien bueltan, bazkaltzeko gertu.

Oñatiko 240 erretiratuk ederki pasatu dute eguna. Ospakizuna izan dute: meza, Udalaren omenaldia eta nagusienei Udalaren eta Pake-Lekuren txapel eta zapi eta erloju banaketa –Miren Arrazola (95 urte) eta Victor Lopez de Okariz (92 urte)–, Oñatz dantza taldearen agurra eta dantzari txikien emanaldia, bazkaria Zubikoa kiroldegian, bertsolarien saioa eta dantzaldia.[ARGAZIAK]

Nagusienen sariez gain, errifan beste 14 sari banatu dituzte. Alkatea eta beste udal ordezkari batzuk ere bertan izan dira, erretiratuekin batera bazkaltzen.

Sari potoloenak honakoek irabazi ditzute: bi lagunendako Benidormera bidaia, Udalaren eskutik, Hilario Garciarendako; spa baten egonaldia, Purificacion Martinendako; maleta sorta, Milagros Urtazarendako; eta pultsometroa, Tere Lazkanoiturbururendako.

Dena antolatu moduan

Pake-Lekuko presidente Joxe Mari Igartua pozik azaldu da: "Oso ondo joan da eguna; dena programatu moduan irten da". Musika bukatu eta gero, dena txukuntzen geratuko dira batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak