Arantzazutik Foruen plazara balizen atzetik

61 bikote abiatu dira gaur Arantzazutik Oñatiko Raid abentura proban. Zazpi orduz bizikletan zein korrika ibili dira 122 parte hartzaileak eta proba bereziak egin dituzte, besteak beste tirolinan jauzi egin edo arkuarekin tiro egin.

16:30 pasata hasi dira Foruen Plazara bikote azkarrenak heltzen, hala ere, Raid probatan azkarrena izatea eta irabaztea ez datoz bat. Izan ere, ibilbide osoan zehar, proba bereziak egiteaz gain balizak lortu behar zituztelako, han eta hemen, batzuk ezkutuan eta beste batzuk gehienok ikusteko modukoak. Izan ere, lehiaketa izan arren, kirolari askok gozatzeko eta Raid proben munduan sartzeko bezala egin dute gaurkoa. Hala ere, gustura ibili dira bai lehenak baita bigarrenak ere.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.