Mugikortasun arazoak dituztenen aldeko Trauti Eguna egin dute

Leire Kortabarria 2014ko eka. 28a, 16:01

Gasteiztik hainbat gurpildun aulki ekarri dituzte Trauti Egunerako.

Trauti elkarteak bere eguna ospatu du gaur, bigarren urtez. Foruen plazan zenbait ekintza egin dituzte: besteak beste, gurpildun jesarlekuak utzi dizkiote jendeari plazatik ibiltzeko, begiak estalita eta makilarekin egiteko moduko zirkuitua ipini dute, pintxoak saldu dituzte eta bazkide berriak lortu dituzte. Helburua izan da elkartearen lana ezagutaraztea eta egunero mugikortasun arazoak dituztenen egoeraz kontzientzia zabaltzea.

Aurtengo eguna ondo joan dela esan du Trautiko Rafael Kortabarriak: bere esanetan, nahiko jende joan zaie eta neska-mutikoak gustura ibili dira gurpildun jesarlekuetan, itsuen zirkuitua egiten eta baita Ainhoa Villar hezitzaileak ekarri dituen laguntza-txakurrekin ere. Horrez gain, iaz 76 bazkide berri lortu zituzten eta aurten ere ondo zihoan izenematea. Bazkide bakoitzak bost euro bakarrik ipini behar ditu eta "urteko gastu batzuk libratzeko" ondo datorkiela esan digu Rafael Kortabarriak.

Lukene Igartua kideak esan duenez, Trauti Egunak balio du beste edozeinek "ezohiko egun gisa bizi duen zerbait elbarriendako egunerokoa dela" konturatzeko eta horren inguruan Trautik egiten duen lana "bistaratzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak