Iaz baino jende gutxixeago, baina helburua beteta III. Ikasle Egunean

Leire Kortabarria 2014ko eka. 28a, 14:12

Neska koadrila, III. Ikasle Eguneko bazkarian.

III. Ikasle Eguna ospatu zuten egubakoitzean Oñatin. DBHko 3. mailatik Batxilergorako ikasleei parranda egiteko eta ondo pasatzeko eguna eskaintzea da helburua, eta betetzat jo dute antolatzaileek.

Ekintzak 12:30 aldera hasi ziren, triki-poteoarekin; 14:30ean, berdura azokan 60 bat lagun batu ziren bazkaritarako; gero, unibertsitate ondoan jokoak egin zituzten. 19:30ean beste poteo bat egin zuten, eta bukatzeko, gauera arteko kontzertuak eta erromeria izan zituzten institutu parean.

Iaz baino jende gutxixeago ibili zela esan dute antolatzaileek; batez ere bazkaritarako, iaz gazte gehiago batu ziren. Gauean animatu zen jende gehiago jaiarekin bat egitera, kontzertuen harira.

Aurreko urteetan, hitzaldiak eta antzeko ekintzak antolatu izan dituzte, baina, aurten, helburua aldatu dute: "Ikasleen egun bat da, ondo pasatzeko eta parranda egiteko eguna", esan dute antolatzaileek, eta hori betetzat jo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak