Arrasateko hirukote honek 'spagueti rock' delako musika lantzen du. Hiru lan kaleratu dituzte gaur arte: Spaghetti rock CD-demoa, So'ik'so libre y salvaje eta Malpaso. Euskaraz eta erderaz egindako hitzak abesten dituzte. Euren soinu zailkaezinak (hard-rocka, didjeridooa, eurak egindako intrumentuak: suge elektrikoa adibidez, eta abar) eta euren jarrera zirikatzaileak aretoak segituan berotzen dituzte kontzertuz kontzertu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.