Nobedadeekin dator Oñatiko II. Abentura Raid-a

Xabier Urtzelai 2014ko eka. 26a, 15:01

Iaz Araotz inguruan ibili ziren sokekin eskalatzen. | goiena

Abentura raid-ak geroago eta oihartzun handiagoa izaten dabiltza, eta Oñatiko proba da adibide ona, zapatuan egingo duten raiderako parte-hartze aurreikuspen guztiak gainditu egin dituzte-eta: "60 bikoterendako lekua genuen, eta izenematea amaitu aurretik bete zitzaigun kopuru hori. Hala, beste hiru talde onartu ditugu ondoren", adierazi du Aitor Otamendi antolatzaileak.  

Horrek esan nahi du guztira 120 abentura-zale baino gehiago batuko direla zapatuan Oñatin, iazko edizioan baino ia bikoitza: "Antolaketa aldetik ez da aparteko buruhaustea, bestela ere lan handia egoten da, baina pozik gaude halako harrera ona izan dugulako".

Denetariko probak 

Lehenengo ediziotik hona hainbat aldaketa izango dira, ez duelako inongo zentzurik proba berdintsua egiteak: "Bezperara arte [Gaur] sekretupean mantenduko ditugu gauza asko, baita proba non hasiko dugun ere. Aurten bizikletan ibiliko dira, korrika egin beharko dute, ura ere egongo da, arku-tiroketa... Baina ez dugu askoz ere gehiago aurreratuko".  

Zapatuan, 10:00etan hasiko dute proba, eta guztira zazpi ordu iraungo ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak