CVCEko presidente Txema Garaik zera adierazi du: “Mendia maite dugulako antolatu dugu erromeria berezi hau Urbiako landetan, baina mendia bezain garrantzitsua dugu dantza gure herriko kulturan, eta praktika-faltaren ondorioz inork aitzakiarik izan ez dezan, tailer bat prestatu dugu Aiko Taldearen eskutik, nork bere baitan daraman dantzaria ezagutzeko aukera izan dezan”.
Aiko Taldea musikari, koreografo eta dantza maisuz osatutako elkarte kulturala da. Gaur egun hauek osatzen dute: Sabin Bikandi (txistularia eta konposatzailea), Asier Gartzia (perkusio jolea), Ainara Artetxe (biolin jolea), Elur Arrieta (perkusio jolea), Alvaro Gartzia (gitarra jole eta konposatzailea), Aitor Furundarena (soinu jole eta konposatzailea) , Juan Ortiz (teklatua) musikariek; eta Larraitz Artetxe, Patxi Laborda, Jon Maya, eta Vanesa Castaño dantza maisuek.