Izan ere, Sagastaren omenezko organo kontzertua antolatu dute etzirako eta emanaldi horretan egingo dituzte liburu eta disko aurkezpena ere. "Parrokiako koruan egingo dugu, organo jolea, Olea, aurrean dugula", azaldu du Ugartek.
Arrasateko oñatiarra
Julian Sagasta Galdos (Arrasate 1914-Erroma 2005) mundu mailan organista ezaguna -adituen esanetan onenetakoa- eta abadea izan zen. Arrasaten jaio bazen ere, 10 urterekin Oñatiko Agustindar Kalonjeen seminariora joan zen abadetzarako ikasketak egitera. Burgosen izan zen gero; eta 18 urte beteta, Erromara destinatu zuten. Aurrerantzean Erroma izan zuen bizitoki. Don Giuliano moduan ezagutzen zuten han. Udako oporrak pasatzera, baina, askotan etorri zen Oñatira. Erromara joandako euskaldunei ostatu egokiak aurkitu eta turista gida lanak egin ohi zien.