Oñatiko Udalak dei egin die herritarrei jaietarako proposamenak egin ditzaten

Julen Iriondo 2014ko eka. 20a, 12:19

Horrez gain, herritarrek antolakuntzan lagun dezaten ere nahi du Udalak. Bestalde, jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa ere deitu du. Uztailaren 11ra arte aurkez daitezke lanak.

Kultura sailak gonbidatu ditu herritarrak herriko festetako egitaraua elkarrekin lantzera: proposamenak jasoko dituzte kultura etxean eta udaletxean ipiniko dituzten buzoietan. Badago, baita ere, partehartzea@oinati.net helbidera bidaltzea. Epea izango da ekainaren 27ra artekoa.

Herritarrek proposamenak egiteaz gain, Udalak nahi du jarduera horiek antolatzeko eta aurrera eramateko inplika daitezen.

Azala aukeratzeko lehiaketa

Horrez gain, jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa ere deitu du. Uztailaren 11ko 13:00 baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, kultura etxean.

18 urtetik gorakoentzako lehiaketa da, teknika libre, eta ezingo dira aurkeztu aurreko edizioren batean finalista izandako lanak. Oñatiko jaixak 2014 testua eraman beharko dute, eta irabazleak eramango duen saria izango da 500 eurokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak