Txema Garay CVCEko presidenteak azaldu duenez, "mendia eta dantza gure kulturaren funtsezko osagarriak direla gogoan hartuta, tailer bat prestatu dugu Aiko Taldearen eskutik, nork bere baitan daraman dantzaria ezagutzeko aukera izan dezan".
Programaren barruan, hastapen-tailer bat egingo da dantzari hasiberrientzat (12.00etatik 14:00etara), 15:30etik 17:00etara bitartean egingo den erromeriaren aurretik.
CVCEk autobus bidezko joan-etorriak ere antolatu ditu. Autobusak Donostiako Artzai Onaren Plazatik irtengo dira 09:00etan, eta 19:00etan itzuliko dira. Erromeria elkarte honetako nahiz beste mendi-talde batzuetako bazkideentzat antolatu da.
Izen-ematea CVCEko bulegoetan egin behar da eta 15 euro balio ditu. Ekainaren 20a arte irekita egongo da, astelehenetik ostiralera, 16:30etik 20:30era bitartean.
CVCE eta Aiko Taldea
Donostiako Club Vasco de Camping Elkartea (CVCE) 1950ean sortu zen, eta gaur egun, mendiarekin eta naturarekin lotutako jardueretan parte hartu ohi duten 4.000 bazkide inguru ditu. Astebururo gazte eta nagusientzat antolatzen dituen mendi-ibiliez gain, CVCEk bestelako jarduerak ere bultzatzen ditu, hala nola, proiekzioak, argazki-lehiaketak edo mendiko eski-norgehiagokak etab.
Aiko Taldea, musikari, koreografo eta dantza maisuz osatutako elkarte kulturala da, guztiak bokazio berdintsuarekin: modu natural, erlaxatu eta dibertigarrian jo eta dantzan egitea, eta pasio hori ahalik eta pertsona gehienei helaraztea. AIKO Edizioak-en bitartez eta euskal musika eta dantza tradizionala ezagutarazteko helburuarekin, ikus-entzunezko material ezberdinak eta musika tresna tradizionalen inguruko lan monografikoak ekoizten dituzte. Taldea gaur egun Sabin Bikandi (txistularia eta konposatzailea), Asier García (perkusio jolea), Ainara Artetxe (biolin jolea), Elur Arrieta (perkusio jolea), Álvaro García (gitarra jole eta konposatzailea), Aitor Furundarena (soinu jole eta konposatzailea) , Juan Ortiz (teklatua) musikariz eta Larraitz Artetxe, Patxi Laborda, Jon Maya, eta Vanesa Castaño dantza maisuz osatzen da, beste hainbat kolaboratzaileen artean.