Bukatu da Herriko Pilota Txapelketa; 50 ume ibili dira aurten

Leire Kortabarria 2014ko eka. 20a, 00:00

Pilotari txikiak, sariekin.
Berrogeita hamar neska-mutiko inguruk hartu du parte aurtengo Herriko Pilota Txapelketan. Antolatzaileak pozik azaldu dira parte-hartzearekin eta umeen jarrerarekin.

Finalak hilaren 13an, egubakoitza, jokatu ziren Zubikoa kiroldegian, eta honakoak izan ziren emaitzak: Pre-benjaminak: Oier Osa 18 - Oier Castaños 13; 1. urteko Benjaminak: Malen Etxegarai 18 - Oier Altzelai 16; 2. urteko Benjaminak: Iñigo Guridi 18 - Imanol Perez 6; Alebinak: Peru Galdos 18 - Mikel Ugarte 9; Infantilak: Manex Urrutia 18 - Aitor Tatiegi 15; eta Kadeteak : Ander Biain 18 - Xabi Aiastui 7.

Parte-hartzaile gehienak mutikoak diren arren, neskatila batzuk ere ibili dira, eta aurten lehenengo aldiz neskatila bat txapeldun izan da.

Txapelketaren balorazio ona egin du Sergio Gartzia arduradunak: "Bero egin arren, ikusle askotxo izan dira, eta neska-mutikoak ere gustura ibili dira".

Irailean hasiko da Gipuzkoako txapelketa; ordura arte, oporrak dituzte pilotari txikiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak