Fan Hemendik! eguneko 'flasmob'-ak 8.200 bisitako muga gainditu du egun bakarrean

Goiatz Arana Begiristain 2014ko eka. 18a, 13:36

Zapatuan grabatu zuten, Guardia Zibila Oñatitik eta Euskal Herritik joan dadin eskatzeko. Egun hori ospatzen duten laugarren aldia izan da, hainbat berrikuntza izan ditu, eta 'flashmob'-arekin "borobildu" dute, antolatzaileen esanetan: "Oso jendetsua izan zen".

Zapatuan, Fan hemendik. Utzi bakean leloarekin 19:30ean abiatu zen manifestazioa Guardia Zibilaren koartelera heldu zenean egin zuten grabaketa, Ertzaintzaren begiradapean. Egurra Ta Kitto taldearen Errefusa abestia erabili zuten flashmob-erako, eta bertan izan ziren taldekideak ere. Flashmob-a bukatzean, indartu egin zituzten txistuak eta Guardia Zibila joan dadin eskatzeko oihuak. Ondoren, txosnagunean amaitu zuten manifestazioa. 

Txakurrak gau eta egunak eta hemen, beldurrak ez du balio, bidali beraiek egin beharko ditugu, hemendik hemendik kanpora! estribilloa errepikatzen dute kantuan.

Flashmob-a izan da laugarren edizioko berrikuntza deigarriena, baina beste hainbat ere izan dira, eta emaitzarekin gustura azaldu dira antolatzaileak, Oñatiko bertako eta Debagoieneko beste herri batzuetako jendea ez ezik, urrunagotik joandakoek ere hartu zutelako parte ekitaldietan; esaterako, Azpeititik edo Altsasutik joandakoek.

Astelehenean zintzilikatu zuten bideoa YouTube-n eta 8.420 bider ikusi da eguazten eguerdira bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak