Mendi txangoa antolatu zuen Arantzazuko Parkeak domekan

Martin Larrea 2014ko eka. 16a, 17:46

Arantzazutik PinPil mendirako igoera egin zuten eguraldi onak lagunduta.

17 pertsona batu ziren txangora. Giro onak eta eguraldi paregabeak lagunduta abiatu ziren Arantzazutik PinPilera, Urbiarako bidea hartuta.Urbiara iritsi aurretik ekin zioten mendia igotzeari eta baso artean ibili ondoren paraje politak ikusteko aukera izan zuten mendizaleek, Arabako lautada eta Aizkorri mendia besteak beste.

Hurrengo txangoa Uztailaren 12an izango da, zapatua. Egun honetan Aloñara izango da irteera eta arratsaldez abiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak