Frantziako Tourrean izango da Markel Irizar, hirugarrenez

Sergio Azkarate Beitia 2014ko ekainaren 16a

Markel Irizar oñatiarra. (Argazkia: 'cobblesandhills.com')
Uztailaren 5ean hasiko da Frantziako Tourra, Leeds-en, Ingalaterran. Eta irteera puntuan izango da Markel Irizar ziklista oñatiarra. Hain zuzen ere, hirugarrenez hartuko du parte munduko proba garrantzitsuenean, 2011n eta 2013an ere izan zen-eta lehian. Talde-lanean jardungo du Irizarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak