Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez, Oñatin egon berri

Miren Mujika 2014ko eka. 16a, 15:42
Mikel MArkez eta Eñaut Elorrieta, antolatzaile taldearkein.
Pasa den ekainaren 13an, Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak ‘BAGA BIGA HIGA’ izeneko hitzaldi kontzertua eskaini zuten, Elkar Heziko 3. DBHko ikasleek antolatuta.

Emanaldia Oñatiko zinema aretoan izan zen, 15:00etatik 16:30era bitartean. Bertan, euskal musikagintzaren historian zehar ibilbidea egin zuten, 60. hamarkadaren aurretik hasita, gaur egun arte. Garai bakoitzeko testuinguru historikoak musikarien gaietan eta estiloan izan duen eragina azpimarratu zuten, baita musikak berak, euskal gizartean sortarazitako mugimendua ere. 

Ikus-entzunezko azalpenak, beraiek abestutako garai bakoitzeko kantuekin tartekatu zituzten, ‘Txoria txori’, 'Loretxoa', 'Lau teilatu', 'Zure begiek', 'Ilargia', besteak beste. Ikusleak ere, gustura aritu ziren beraiekin batera kantuan. DBHko ikasleek, eskolako guraso eta herritar batzuek ere emanaldiaz gozatu ahal izan zuten. emanaldia. Eguerdian, emanaldiaren aurretik, 3. DBHko talde batek gidatuta, Oñatiko txokoak ezagutzeko aukera izan zuten Mikelek eta Eñautek.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak