60. hamarkadatik gaur egun arteko musika iza dute esku artean azken hilabete hauetan Elkar Heziko ikasleek eta eskolan landutakoaren osagarri izango da gaurko ekitaldia. Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertua egingo dute Elorrietak eta Markezek, ikus-entzuleari euskal musikaren historiaren gaineko begirada eginez, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.
Gonbidatuak Elkar Hezi ikastetxeko DBH 3. eta 4.mailak eta batxileratoko 1.eta 2.mailako ikasleak. Baita horien gurasoak ere. Tokia soberan geratuko balitz, Oñatiko herritarrek ateak zabalik izango dituzte.