Aurkezpen ekitaldiko hizlariak liburuaren egileak, hiztegiaren moldatzailea eta Oñatiko Alkatea izango dira. Roberto Altuna, Kepa Elorza eta Koldo Zumalde egileakl alde batetik, hiztegiaren moldatzaile Juan Martin Elexpuru, bestetik, eta Mikel Biain alkatea, azkenik. Gero, Joxe Mari Anduaga abeslariak 'Kontrapas' eta 'Oñatiko auzuei jarrittako bertsuak' abestuko ditu. Horren ostean, Andoni Salamerok ‘Iracurtçaileari’ eta ‘Eusko bidaztiarena’ errezitatuko ditu. Azkenik, luntxa egongo da.