Eskola kiroleko azken jaia egingo dute bihar

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko eka. 13a, 09:26
Ikasturtean zehar eskola kirolean ibili diren neska-mutikoek, gurasoek eta arduradunek amaiera festa egingo dute Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan bihar, zapatua. Gainera, Udaberri txapelketari dagokion sari banaketa ekitaldia ere egingo dute. Talde onenak sarituko dituzte, baina neska-mutiko guztiendako sariak egongo dira.

Herriko hiru ikastetxeetako gurasoek koordinatuta antolatu dute aurten ere Eskola Kirola eta gurasoendako jolasekin ekingo diote ikasturte amaierako jaiari bihar, 10:00etan. Hala, urte guztian zehar laguntzen ibili diren gurasoekin jolasak egingo dituzte. Eta horren ondoren egingo dute sari banaketa. "12:00ak inguruan hasiko da, gurasoak dutxatu eta une hori antolatu eta gero. Udaberri txapelketako sariak ez ezik, neguko txapelketan kirol desberdinetan ibili direnek ere jasoko dute esker oneko saria", azaldu du Oskar Carrascalek, udaleko kirol teknikariak. Bide batez, guraso denei luzatu die gonbidapena jaira joateko.

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarren mailara arteko 300 ikaslek hartu dute parte aurten Eskola Kirolean. Urrian hasiko da ikasturte berria eta irailean zabalduko dute izenematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak