Partiduak 09:30ean hasiko dira. Goizeko partiduak jokatu ondoren, Larrain Gain elkartean bazkalduko dute guztiek eta arratsaldean izango dira txapelketako irabazleak erabakitzeko azken lehiak. 15:30ean hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dira eta 18:30ean, lehenengoa eta bigarrena. Ondoren, trofeoak banatuko dituzte eta jatekoa eta edatekoa egongo da guztiendako.
Aloña Mendiko eskubaloi saileko Osik adierazi duen moduan, "ikuskatzaileak ere etorriko dira, laster jokatuko dute-eta Cangas de Onisen Estatu mailako txapelketa".