350 igerilari bihar Txantxiku sariaren bila

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko eka. 13a, 11:23
Igeriketako Txantxiku saria jokatuko dute bihar, zapatua, arratsaldean Zubikoako igerilekuan. 350 igerilari inguru izango dira lehian, tartean Aloña Mendi taldeko 55.

Gipuzkoako bederatzi taldek, Bizkaiko batek eta Logroñoko beste batek hartuko dute parte eta igerilariak benjamin, alebin eta infantil mailakoak izango dira, azken horretan mutilek hartuko dute parte bakarrik.
Txapelketa 15:30ean hasiko da eta estilo guztietan egingo dute igeri, bakoitzak berean. Bukaeran sari banaketa izango da kantxa urdinetan. Estilo bakoitzean, denbora onena egin duenak jasoko dut domina. Adin bakoitzeko onenek ere trofeo bana izango dute.

Itxita

Igeriketa txapelketagatik, baina, igerilekua itxita egongo da zapatu arratsaldean erabiltzaileendako: 13:30ak arte egongo da zabalik. Domekan, berriz, udako ordutegia izango du, 08:00etatik 20:00ak arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak