Txandak martxan du herriko pertsonaiak ezagutzeko jolasa

Irati Goitia 2014ko eka. 12a, 10:52
Txanda elkarteko hiru kide ekimeneko kartela eskuetan dutela, kale Zaharrean.
Txandak, Txantxikuen Dendarixen Alkartiak, haur eta helduentzako erakusketa-jolasa antolatu du, Oñatiko pertsonaiak ezagutzera emateko asmoz. Hain zuzen, helburua da herriko pertsonaiak ezagutaraztea. Parte-hartzaileek saria jasoko dute eta 100 euroko txartela ere lor dezakete.

Zehazki, Txandako dendetako 25 erakusleihotan jarri dute Oñatiko 25 pertsona ezagunen inguruko informazioarekin osatutako erakusketa eta parte-hartzaileek informazio horrekin kartillak bete beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko. Kartoiak ekimenarekin bat egin duten Txandako merkatarien elkarteko saltokietan eskuratu ahal izango dira.

Astelehenean jarri zen martxan eta ekainaren 23ra bitarte egongo da Txandako dendetako erakusleihoetan pertsonaien inguruko informazioa ikusgai. Eta egun horretara arte egongo da kartillak entregatzeko aukera honako denda hauetan: Amalur, Aranburu Margoak, Dor, Irizar estankoa, Maibi eta Mendizabal Kirolak. Pertsona bakoitzeko kartilla bakarra onartuko da.

Opariak

Kartillako galderak zuzen bete eta hamar komertziotako zigilua (edo sinadura) duen pertsona orok dagokion saria jasoko du. Oparia jasotzeko, kartoia entregatutako toki berera joan behar da ekainaren 25etik 30era bitartean.

Zozketa

Bestalde, oparia jasotzeaz gain, kartillak zuzen betetzen dituztenek 100 euroko erosketa-txartel baten zozketan hartuko dute parte. Zozketa hori uztaileko lehen egunean egingo da. Saria emateko Txanda elkartea jarriko da sarituarekin harremanetan eguna, ordua eta lekua adosteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak