Arantzazuko Santutegiak, Arantzazuko Adiskideak eta Arantzazu Gaur-k bultzatutako konponketa izan da. Arantzazuko liburutegiko paretek guztira 107 inkunable kontserbatzen ditu. Urtarrilean jarri ziren harremanetan Henar Pesorekin konponketa aurrera eramateko asmoz. Lau hilabetez liburua berritzen egon ostean, liburuaren aurkezpena egin zuten apirilaren 29an, Arantzazuko Gandiaga Topagunean.
Zapatuan liburu zahar baten berrikuntza prozesua ezagutzeko aukera izango dute debagoiendarrek. Liburu berritua bertan egongo da bertaratuek ikusi dezaten. Sarrera publiko guztiari irekia eta doakoa izango da.