Gatillazo taleak joko du gaur Olakua auzoan

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko ekainaren 6a

19:00etan botako dute jaiei hasiera emango dien etxafuegoa Olakua auzoan, eta domekara arte iraungo dute. Gaurko kontzertuaz gain, bihar, zapatua, txakurren erakustaldia egongo da eguerdian. Gauean, berriz, erromeriaren ostean, jolasak eta Twister erraldoia, txosnan. Domeka eguerdian euskal parrila egongo da herri kirolekin batera.

Auzoko jaiak hasiko dituzte gaur iluntzean Olakuan. Egitarau osoa agendan duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak