Oñatiko arrantza txapelketa zapatuan da

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko ekainaren 10a

San Pedroko zubian egingo da txapelketa. Parte hartu gura dutenen eguena aurretik eman behar dute izena.

Ekainaren 14an, zapatua, egingo dute Oñatiko arrantza txapelketa, Pago Uso elkarteak eta Alzu dendak antolatuta. San Pedroko zubian izango da, 16:00etatik 19:00etara. Parte hartzeko, baina, izena eman behar da Alzu dendan hilaren 12a aurretik. Bost euro balio du apuntatzeak. Arrantzale guztiei aseguru bat egingo zaie. Parte-hartzaile denendako egongo dira sariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak