17:00etatik aurrera jokatuko dira pilota partiduak bihar Foruen plazako frontoian. Duela 25 urte hasi zen presoen sakabanaketaren aurka Oñatiko Etxeratek antolatu duen Pilotakadaz Pilotakada ekimenaren barruan izango dira. Bertsolariak ere egongo dira. Amaieran, kalejiran joango dira Olakua auzora. Egun lau oñatiar etxetik 640 kilometrotara, bataz beste, daude preso.