Arte udalekuetarako izenematea, zabalik

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko eka. 9a, 11:20
Aurten ere arte udalekuak antolatu dituzte gaztelekuan. Ekainaren 30etik uztailaren 24ra izango dira, goizez, eta izenematea zabalik dago ekainaren 20ra arte.

Arte udaleku hauek Lehen Hezkuntzako seigarren mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo, bigarren eta hirugarren mailan ari diren adineko gaztetxoendako izango dira eta beharrezkoa izango duten  material guztia gaztelekuak jarriko du.

Monitoreak kontratatzeko deialdia, berriz, gaur, egubakoitza, bukatzen da. Behin irakasleak aukeratuta egingo da udalekuetarako plangintza nagusia.Ez da udaleku hauek antolatu dituzten lehen aldia eta aurreko urteetako esperientzia oso ona dela aitortu dute antolatzaileek. "Talde txikiak sortu izan dira, gazteenak, eta oso giro ona egon da. Gaztelekutik kanpo egindako ekimenak ere gustukoak izan dira: Guggenheim museora irteera, kalean egindako gauzak, erakusketa..."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak