Hondakinen kudeaketa informazio bulego ibiltaria Olakua auzoan dago gaur

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko ekainaren 2a

Olakuako dorreko beheko solairuan egongo da zabalik goizean eta arratsaldean. Hautsitako ontziak aldatzeko eta poltsa konpostagarriak erosteko aukera egongo da.

Olakua, San Lorentzo eta Ugarkaldeko erabiltzaileei hondakinen kudeaketa informazio bulegoaren zerbituza gerturatzeko asmoz, bulego ibiltaria zabalik egongo da gaur Olakuako dorreko beheko solairuan. Ordutegia, hauxe: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Ekainaren 18an berriz egongo da. Bi egun horietan Kale Zaharreko bulegoa itxita egongo da arratsaldez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak