Fakultateak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko ikasleei eman dizkie tituluak. Hain zuzen, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko 32 ikaslek, Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko hogei ikaslek, MBA-Enpresen Zuzendaritza Masterreko 26 ikaslek eta Pertsona eta Taldeen Coaching Masterreko eta Talde eta Pertsonen Lidergoko Ikastaro Adituko 22 ikaslek jaso dute titulua. Baita master eta ikastaro aditu batzuetako ikasleek ere.
Ekitaldi akademikoan, MIKeko (Mondragon Ikerketa Kudeaketan) zuzendari nagusi David Sánchez Botek honako hitzaldi hau egin du: Ni eta erakundea. Hitzaldian, erakundearen eta pertsonaren artean sortzen den gatazkaren ondorioz, hainbat lagun ez daudela euren lanpostuarekin konprometituta azaldu du Sanchezek, eta gatazka horri irtenbidea emateko gako batzuk ematen ahalegindu da.
Mondragon Unibertsitateko errektore Iosu Zabalak itxi du ekitaldia eta Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Belokik ireki du.