Araba Euskaraz jaiaren aldeko ardo dastatzea egin zuten atzo, eguena, Pago Uso elkartean, Txantxiku ikastolak antolatuta.
Arabako Villabuena herriko Candido Besa upategiko Esti Besa enologoak gidatu zuten ardo dastatzea. Ondoren, bertsotan egin zuten Orlando Arrietunandia, Urko Egaña eta Egoitz Aizpuru bertsolariek. 25 lagun elkartu ziren bertsoz girotutako ardo dastatzean.
Autobusak
Aurtengo Araba Euskaraz jaia Lapuebla de Labarcan egingo da, ekainaren 15ean, Mugan bizi, bizi lelopean. Hara joateko autobusak antolatuko ditu Txantxiku ikastolak eta joan gura duenak bulegoetan eman beharko du izena.