Oñatiko Motor taldeak antolatu du goitibehera lasterketa bosgarren aldiz, eta antolatzaileak pozik daude izandako harrerarekin. "Hiru manga egingo dira, 16:00etan hasita, Larrain Gainetik Moiua kaleraino", azaldu du elkarteko Sergio Gilek.
Jaitsiera Errekaldeko jaien barruan egingo da. Egubakoitzetik domekara arte ospatuko dituzte jaiak auzo horretan.