Hain zuzen, 50 argitalpen erosi ahal izango dira prezio sinbolikoan. Liburua, arimaren ispilu delako programaren barruan antolatu dute azoka Arantzazuko Santutegiak, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak. Eskuragarri izango dira, besteak beste, Bitoriano Gandiagaren, Aita Villasanteren, Pello Zabalaren, Iñaki Beristainen eta Joxe Luis Zurutuzaren lanak.
Azokak dirauen bitartean ikusgai izango dira Santutegiak orain dela gutxi berritu duen San Agustinen 1495eko inkunablea, inkunableen gaineko proiekzioa eta berritzearen gaineko argazkiak.
Sormen handia
Arantzazuko Santutegia, 500 urtean, "jario handiko sormen editorialeko iturria" izan dela azpimarratzen dute antolatzaileek, nahiz eta suteak eta bestelakoak jasan izan dituen.