Igor Serrano izango da Aloña Mendiko Ohorezko Erregional mailako entrenatzailea

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mai. 28a, 12:36

Aloña Mendi elkarteko futbol saileko zuzendaritza batzordeko kideek pasa den asteleheneko bileran berretsi zuten erabakia: Igor Serrano idiazabaldarra izango da Ohorezko Erregional mailako entrenatzailea 2014-2015 denboraldian. Serrano Idiazabal eta Ilintxa taldeetan ibili da orain arte entrenatzaile lanetan.

Igor Serranok 2. mailako titulua du eta, une honetan, 3. mailakoa lortzear dago. Entrenatzaile gisa, honako ibilbidea egin du:

  • Idiazabalen oinarrizko kategorietan aritu zen lehen urteetan.
  • Idiazabal taldean Ohorezko Erregional mailan aritu zen.
  • Ilintxa taldean bi urtez aritu da, berriki: lehen urtean, 2011-2012 denboraldian, 1. Erregional mailako taldean aritu zen; eta, urte horretan, Gorengoen mailara igotzea lortuta, hurrengoan, 2012-2013 denboraldian, Gorengoen mailan aritu zen Ilintxa taldearekin.

Igor Serranorekin batera, Unai Mendia ariko da laguntzaile lanetan, eta baliteke beste pertsonaren bat ere gehitzea talde horretara.

Aloña Mendiko ordezkariek adierazi dute aurrerago emango dutela jokalarien egoeraren berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak