Azken hilabetean, DBHko ikasleek gidaturiko tailerrak izan dituzte Elkar Hezi ikastetxean. Ikasleek eurek dituzten zaletasun, dohainetan oinarrituta nahi zituzten gaien inguruko saioak eskaini dituzte, adibidez: dantza, bertsolaritza, Rubik kubua egiten ikasteko, norbere itxurari etekina ateratzen ikasteko, hazazkal margoketa kreatiboa, bitxigintza, minecraft, rollerrekin ibilitzen ikasteko, photoshop... Esperientzia oso positiboa izan dela dio Elkar Hezik.