Arantzazuk liburu azoka antolatu du ekainerako

Ane Elordi 2014ko mai. 26a, 13:44
Arantzazuko Santutegiak, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak liburu azoka antolatu dute, ekaineko igandeetan. 'Liburua, arimaren ispilu' egitasmoaren baitan, Arantzazuk bere editorialeko argitalpenekin osatutako azoka egingo du.

Liburua, arimaren ispilu egitasmoak hiru zati izan ditu. Maiatzean, berriztatutako 1495 urteko San Agustinen inkunable bat jarri zuten ikusgai maiatzean zehar, eta azokak iraun bitartean ere ikusgai egongo da. Ondoren, Xabier Egaña eskultorearen lanekin erakusketa antolatu zuten; eta, azkenik, Edizio Frantziskotarren argitalpenez osatutako liburu azoka antolatu dute, santutegiko klaustroan.

Arantzazuko komentuan 100.000 argitalpen inguru daude bilduta, aspaldikoak eta argitaratu berriak. Obra horiek argitara emateko eta publikoari gerturatzeko asmoz, antolatu dute azoka. Erakusketa-azoka izango da, aleak ikusgai izango dira eta erosteko aukera ere egongo da. Ekaineko igande guztietan irekiko da, goizez, 11:00etatik 12:00etara eta 13:00etatik 14:00etara. 50 argitalpen desberdin erosteko aukera egongo da, antolatzaileek adierazi dutenez presio merke eta sinbolikoetan. Pello Zalaba, Bitoriano Gandiaga eta Aita Villasanteren lanak egongo dira salgai, adibidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak