Txantxiku ikastolak ekimen ezberdinak antolatu ditu Ikastolen Federazioak Araban eta Bizkaian egingo dituen festekin bat egiteko. Batetik, autobusak antolatu ditu ekainaren 1ean Gernikan egingo den Ibilaldia jaira joateko. izena eguena aurretik eman behar da ikastolan bertan.
Bestalde, bertso kata antolatu du Araba Euskarazen alde. Oñatiko bertsolarien saioa eta ardo dastatzea antolatu dituzte egubakoitzerako Pago Uso elkartean. Joan gura duenak izena eman behar du, eta gaur, astelehena, da horretarako azken eguna. Izena ematean, bost euro jarri beharko ditu.