Xabier Egañak liburuei egindako bigarren irakurketa

Imanol Gallego 2014ko mai. 25a, 17:41

Xabier Egaña bere lanak azaltzen.
Ospe eta bisitari ugari izan dituen inkunablea ez ezik, beste mota bateko liburuei ere tokia egin diote Arantzazun. Hain zuzen, santutegiko fraide frantziskotarra izandako Xabier Egaña eskultorearen Liburua, bigarren irakurketa erakusketa ikusgai egon da Gandiaga topaketa eta batzarretarako zentroan.

Egañak liburuez ostatuko erakusketa bat ekarri du gurera. Aleak suntsitu, itxuraldatu eta beste elementuekin nahastu ditu, kultura, eta ondorioz, gizakiaren ondarearen desagerpenaren aztarnak islatuz. "Erakusketan ez dut liburuen edo kulturaren aurka egin nahi izan, alderantziz; kulturaren eta balioen transmisio tresna diren horiek moldatu eta eraldatu ditut, errealitate berriak eraikitzeko", azaldu du Areetako artistak. Aurkitutako elementuez sortutako bigarren irakurketa honetan, Egañak bizitza berri bat eman die liburuei, "Gauza bat desegin dut, berri bat egiteko".

Arantzazu toki berezia

Frantziskotarra zela, Egañak Xavier Alvarez de Eulaterekin lan egin zuen, eta hark animatu zuen artista izatera. Urte batzuk geroago, 1979an, Arantzazuko Ama Birjinaren kamarineko hormak margotu zituen eta hortik dator santutegiarekin duen harreman berezia.

Egun Forondako Antezanako elizako hormen dekorazioan ari da lanean. Horma horietan berriz ere azalduko dira Bilboko itsasadarreko hiriko paisaia zaharrak, ebanjelioko mezuak eta giza talde handiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak