Europako Hauteskundeak

OÑATI: EH Bildu nagusitu da, EAJren aurretik

Mireia Bikuña 2014ko mai. 26a, 00:01

2009an jeltzaleak izan ziren lehen indarra. Oraingoan, EH Bilduk lortu ditu boto gehien. Aurreko hauteskundeetan baino 540 gehiago. EAJk 15 boto gehiago jaso ditu. PSOEk nabarmen egin du behera. PPk ere botoak galdu ditu.

2014

Errolda: 9.266
Abstentzioa: 4.710 (%53,09)

  • EH Bildu: 1.981 (%47,71)
  • EAJ: 1.456 (%35,06)
  • PSOE: 192 (%4,62)
  • PP: 132 (%3,17)
  • Ezker Anitza-Iratzarri-EKI: 127 (%3,05)
  • Podemos: 87 (%2,09)
  • UPD: 37 (%0,89)
  • EQUO: 30 (%0,72)

 

2009

Errolda: 8.784
Abstentzioa: 5.272 (%60,01)

  • EAJ: 1.441 (%41,15)
  • EH Bildu: 1.378 (%39,35)
  • PSOE: 380 (%10,85)
  • PP: 194 (%5,54)
  • Ezker Batua-Berdeak: 50 (%1,43)
  • UPD: 4 (%0,11)

 

Oharrak:

  1. 2009an EH Bildu kolaizioa ez zen aurkeztu, hortaz, 2009ko datua kalkulatu dugu Iniziatiba Internazionalistaren (ezker abertzaleak botoa haiei ematea eskatu zuen), Aralarren eta EAren botoekin (batera aurkeztu ziren). Alternatibak, eskatu zuen botoa Izquierda Anticapitalista-Revolta Globalentzat.
  2. 2009an Ezker Batua eta Berdeak batera aurkeztu ziren; oraingoan, Ezker-Anitza-IUk eta Iratzarri-EKIk osatu dute koalizioa.
  3. 2011n sortu zen Equo alderdia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak