Oñatiko kultura etxea, Oñati
Elkar Hezi ikastetxeko DBH 3ko ikasleek ekimen erakargarria antolatu dute ekainaren 13rako. Oñatiko Kultur Etxean izango da, 15:00etatik 16:30era.
Euskal musikaren historiari buruzko multimedia hitzaldi bat prestatu dute, baina musikatua eta kantatua. Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariek kantatuko dute. 'Baga, biga, higa' izena du euskarazko musikaren transmisioak eta sustapena da proiektu honen helburu nagusia. Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertuaren bidez, ikus-entzuleari euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini nahi zaio, 60. hamarkadaren aurretik hasi eta gaur egunera artekoa.
Hau guztia klasean landutakoaren osagarri izango da, izan ere, 60. hamarkadatik gaur egun arteko euskal musika izan baita azken hilabeteetan esku artean izan duten gaia. Gonbidatuak egongo dira, DBH 3 eta 4ko ikasleak eta batxiller 1 eta 2koak, gurasoak barne. Tokia soberan geratuko balitz, Oñatiko herritarrek ateak zabalik izango dituzte.
Hizkuntza: Euskara