Maiatzaren 28an izango da lehenengo hitzaldia, eta bertan, gizarte politikei buruz egingo dute berba. Hizlariak, Lourdes Idoiaga, jeltzaleen Oñatiko Udaleko bozeramailea eta EAJ-PNVko Gizarte Politiken eta EUDELeko mahaiko batzordekidea, eta Afrikako esperientziak bizitutako eta gizarte hezitzaile den Lander Ugartemendia izango dira. 19:00 izango da hitzaldia, Batzokia.
Ekainaren 18an berriz, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia sailburua bertaratuko da lantaldearekin bilera egiteko, eta ondoren, Euskadiko egoera politikoaz hitzaldia emateko. Kasu honetan ere, 19:00etan hasiko da hitzaldia.
Barne bilerak ere egingo dituzte datozen hilabeteetan, eta berauetan, besteak beste,Joseba Egibarrekhartuko dute parte.
Abendura arte
Beste hainbat hitzaldi ere izango dira abendura arean. Hala, besteak beste, Iñaki Anasagastik estatuaren konfigurazioari buruz berba egingo du monarkia eta errepublikari buruzko hitzaldian eta Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariak kirolaz eta euskal selekzioaz berba egingo du.