Bergarari Oñatik hartuko dio erreleboa, Cross Country proban

Xabier Urtzelai 2014ko mai. 22a, 16:33

Bergaran, duela 15 egun izandako proban, irteerarako gertu.
Urte asko pasa dira Oñatin azkeneko moto lasterketa egin zutenetik –Motokros lasterketak izan ziren 80ko hamarkadan–, eta zapatuan, Cros Country modalitatean motor hotsa entzungo da ostera ere, antolatzaileek Urrutxu eta Santipillau inguruetan jarri duten zirkuituan –lehen autokrosa egiten zen inguruetan.

Antolatzaileek guztira 80  pilotu inguru espero dituzte –Bergaran duela 15 egun batu zen pilotu kopuru antzerakoa–, eta tartean izango dira Bergarako klubeko ordezkariak, eta noski, lasterketa etxean korrituta hainbat oñatiar ere animatu dira. Hala, tartean izango dira Gorka Egaña, Iñaki Mendizabal eta Michael Jimenez junior mailan, eta Gorka Guridi seniorretan. Zoritxarrez, Xabier Arnaizek ez du parte hartuko, lesio bat tarteko, azken orduan atzera egin behar izan du-eta. 

Erresistentzia proba

Zapatuan 15:00etan hasiko dira motorrak lehian. Sei kategoriatan banatuko dute proba (batera irtengo dira denak), eta arratsaldeko lehen orduan egiaztatzeak egin ondoren hasiko da lehia. Bi orduko erresistentzia proba izango da, eta denbora tarte horretan itzuli gehien ematen dituztenak igoko dira podiumaren gorenera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak