Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ditzingeneko Gymnasium In Der Glemsaue ikastetxeko DBHko lehen mailako ikasleak Oñatira heldu ziren pasa den egubaikotz eguerdian eta bertan izango dira maiatzaren 23ra arte, egubaikotza bitartean.
Ekintzak
Maiatzaren 16an, barikua: Loiura iritsi,14:00etan Bilbon.
Maiatzaren 17an, zapatua: Familietan egoteko eguna.
Maiatzaren 18an, domeka: Mendi irteera Urbixara.
Maiatzaren 19an, astelehena: 10:00etatik 11:00etara ongi etorri gosaria ludotekan. 11:00etatik 12.30era Alemaniako ikasleentzat ibilaldia Oñatin zehar.
Maiatzaren 20an, martitzena: Donostiara egun pasa. Goizeko 8:25ean “Correos”-en. Autobusa hartuko dute Zumarragara joateko eta hortik trenez Donostiara joango dira.
Maiatzaren 21ean, eguaztena: 10:00etan Alemaniako ikasleek Arrikrutzera visita egingo dute, 14:00ak arte.
Maiatzaren 22an, eguena: 9:00etatik 10:00etara euskarako klasea. 10:30etik 12:30era heziketa fisikoa kiroldegian. 16:45etik 18:45era Pago Uso Elkartera pintxoak gertatzera. 20:30etik aurrera pintxoak jatera Pago Usora, gurasoak ere gonbidatuta.