Hitzaldi, argazki eta zinearen bitartez, Afrika ezagutzeko aukera

Ane Elordi 2014ko eka. 4a, 10:33

TAU Fundazioak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak 'Arantzazu Afrikarekiko topaleku' jardunaldia antolatu dute, zapaturako, ekainaren 7rako. Askotariko ekintzak antolatu dituzte, Afrika ikusarazi eta gertuarazteko gizarteari, ahalik eta modu zabalenean.

Cordobaok zinema jaialdi afrikarrak (exFCAT), Grupo Pro Africa-Afrikaren alde eta Oñatiko Udalaren laguntzarekin elkarlanean egindako proiektua da. Afrika izango du hizpide egitasmoak, eta  ikuspuntu zabal batetatik abiatuta, Afrika ezagutarazteko jardunaldia antolatu dute. Elkarteen arabera, hain gertu dagoen herrialdea den arren, aldi berean, urruti dago. Hori dela eta, Europa eta Afrikaren arteko aldeak leundu nahi dituzte, eta antolatzaileek nahi dute aldatzeko borondatea duen kontzientzia soziala areagotu. Zinea, komunikazioa eta argazkiak izango dira nagusi Gandiaga Topagunean.

Jardunaldietan parte hartzea doakoa bada ere, asistentzia konfirmatu beharra dago: tau_ss@taufundazioa.org helbidera idatzita edo 943 289 956 telefonoan mezua utzita. Arantzazuko Gandiaga Topagunean izango dira, eta Donostiatik autobusa egongo da joan-etorria egiteko bost euroren truke. Ekainak 3ra arte apuntatu daiteke, izen-emateko toki berean. Bazkaria  emango dute 15 euroren truke, nahi duenarentzat, eta izen-ematea ekainak 3a baino lehen egin beharko da.

Egun osoko egitarau zabala antolatu dute:

  • 10:30 Film laburra: Subira
  • 10:45-12:30 Hitzaldia: “Afrikako komunikabi­deak (Nollywood) eta Genero berdintasuna: irudien, aurre-iritzien, eta autoreprezenta­zioaren artean”
  • 12:30-13:00 Argazki erakusketa - bisita gida­tua: “Emakumeak begira”
  • 13:30:Bazkaria: Arantzazuko Santutegia Hotelean
  • 16:00 Zineforum Afrikarra: NOTRE ÉTRANGÈRE (Gure atzerritarra)
  • 17:20-18:00 Elkarrizketa: Fadhila Mammar. Tunisiako filologoarekin. Kulturen arteko bitartekari ospetsua eta Emigratuen, errefuxiatuen eta komunitateen arteko ara­zoetan masterdun

Gainera, ekainaren lehen hamabostaldirako argazki erakusketa antolatu dute Oñatin. Bertako Kultur etxean “Imprescindibles, Behar-Beharrezkoak” izeneko argazki erakusketa ikusgai egongo da; Nafarroan bizi diren pertsonen argazkiez osatutako erakusketa da , eta Afrika Behar Beharrezkoak kolektiboa da egilea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak