Elkar Heziko gazteak Toti Martinez de Lezearekin egon dira

Ane Elordi 2014ko mai. 19a, 13:38
Toti Martinez de Lezearen bisita izan dute gaur Elkar Hezi ikastetxeko gazteek. Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleekin egin du topaketa idazleak. 'Nur' liburuak izan dituzte mintzagai, eta solasaldi polita izan dute.

Ikasleek Gaztelerako klaseetan Toti Martinez de Lezeak idatzitako Nur liburuak irakurri dituzte, eta gaur berarekin komentatzeko aukera izan dute. Liburu horiek irakurri, aztertu eta hausnarketak egin dituzte ikasturtean zehar, eta Totirekin edukiak elkarbanatu dituzte. Gainera, idazlearen biografia ere landu dute, baita literaturan egindako bidea ere. Gazteek parte hartze handia izan dute, eta galdera asko egin dizkiote Totiri, liburu zein bizitza pertsonalaren ingurukoak.

Saioaren bukaeran, ikasleak pozik agertu dira, Totirekin argazkiak atera dituzte eta liburuak sinatzeko aukera egon da. Gainera, ikasleek otalore batzuk eman dizkiote opari, Totik idatzitako 'La flor de la Argoma' liburua Oñatin oinarrituta baitago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak