Lapurretan egin diote kalean Oñatiko neska bati, mehatxupean

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko maiatzaren 19a

Zapatu gauean izan zen gertaera, 04:00ak aldera. Gizonezko batek atzetik eraso egin zion neskari eta gerri parean, atzetik, zerbaitekin mehatxatuta, aldean zuen guztia emateko esan zion. Neskak udaltzaingoan jarri du salaketa eta epaitegietan dago kasua.

Idoia Lazpita Oñatiko udaltzainburuak azaldu duenez, gertaerak zapatutik domekara bitartean gertatu ziren, Atzeko kalea eta Kalegoienako bidegurutze inguruan, 04:00ak eta 04:30ak bitartean. Gizonezko batek atzetik heldu eta gerri parean zerbaiten mehatxu eginda, aldean zeraman dena emateko esan zion neskari. Erasotzaileak sudadera beltza zuela janzita adierazi du neskak udaltzaingoan jarri duen salaketan.

Udaltzainek epaitegietara eraman dute salaketa eta Ertzantzari ere eman diote horren berri, "gaueko zaintzan neurriak handitu ditzaten", Lazpitak adierazi duenez.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak