Oñatiko itzulia bizikletan, kiroldegitik atera gabe

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko mai. 20a, 11:50
Fit Bike-eko 'master class' berezia egingo dute datorren zapatuan, maiatzak 24, Zubikoa kiroldegian. Oñati inguruak zeharkatuko dituen ordubeteko ibilbidea egingo dute bizikleta gainean, baina Zubikoa kiroldegitik atera gabe. Izan ere, pantaila batean erakutsiko dute ibilbidea eta hari begira jarriko dituzte bizikletak, pedalei emateko.

Asier Arregik gidatuko du master class hori. Zapatuan izango da, 10:00etan, eta izena eman behar da aurretik. Ekintzetako erabiltzaileek ez dute ordaindu beharko, gainerakoek: lau euro bazkide direnek eta sei ez direnek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak