Ikasturte berriko eskaintza aurkeztuko du gaur Musika Eskolak

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko maiatzaren 20a

Datorren ikasturteko eskaintza zein den azalduko du Jose de Azpiazu Musika Eskolak. Zehazki, 2010,2009,2008 eta 2007 urteetan jaio diren umeei zuzendutako eskaintza da aurkeztuko duena.

Gurasoendako aurkezpen ekitaldia egingo du gaur, martitzena. Kultura etxean izango da aurkezpen hori, 19:30ean. Musika Eskolaren eskaintza ezagutu eta dituzten zalantzak argitzeko aukera ere izango dute gurasoek.

Ikasturte berria  uda ostean hasiko du Musika Eskolak ere baina izenematea aurrez egiten denez, eskaintza azaldu gura dute lehenago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak